viernes, 17 de mayo de 2019

DIDAKTIKA OROKORRAREN AZKEN EGUNA

 Gaur Unitate Didaktikoa entregatzeko azken eguna izan da! Azken aldeketak eta amaitutzat eman dugu lana. Lan izugarria izan da Unitate Didaktikoa, lan hori egin ez ezik, Modulu lana ere egin behar izan dugulako,baina nire taldeak ahal duena egin du gure ideia hoberenak ezarriz! Intriga pixkat daukagu, ez dakigulako ondo dagoen ala ez, baina beno espero dugu ondo izatea lana, lehena zen eta!

Hona hemen gure planteamenduaren zati bat.



2. Sarrera

2.1 Justifikazioa
Neurriak orokorrean azalduko ditugu, umeek oinarri bat edukitzeko hurrengo kurtsoetan eta haien ohiko bizitzara aplikatu ahal izateko baliabide hau. Informazio hori kontuan hartuta lortu nahi dugu umeen adimena eta neurriak lantzeko erraztasuna garatzea, eta aldi berean forma logikoan pentsatzea.
Landuko dugun gaia zeharkakoa da, hainbat ikasgaietan erabiltzen delako, hala nola: gizarte-zientzietan, matematiketan eta natur-zientzietan. Gure unitate didaktikoa matematiketan oinarrituta egon arren, eta neurriak erabili ez ezik, dentsitatea hartu dugu abiapuntu eta horregatik gure helburu garrantzitsuena Añanako Gatzagetara joatea da.
Jarduera bakoitzak helburu bat dauka, non eduki zehatzekin lan egingo da, baina guztiak lortu nahi dute helburu berdina. Hau da, dentsitatearen ideia guztiz ulertzea eta jakitea. Jarduerak egiten diren bitartean kontzeptu horren ulermena garatzea lortu nahi da.
Proposatutako unitate didaktikoan ikasleekin sortutako erronkak ebaztea dugu helburu. Modu horretan, curriculumean aipatzen diren eman beharreko gaiekin lan egingo dugu, ikasleen interesa zein beharrak abiapuntu izanda. Harrezkero, landuko ditugun dinamikak klase barruan bai kanpoan egingo dira. Honen helburua da klaseko errutinekin apurtzea eta ikasleei aukera ematea kontzeptu berriei buruz esperimentatzea, landuko diren edukiak hobeto ulertzeko, finkatzeko eta barneratzeko.
Zeharkako zein diziplinako zenbait konpetentziak landuko dira. Horiek unitate didaktikoan zehar aipatu eta azalduko dira, Heziberri (2020) curriculuma jarraituz.

Kurtsoan zehar landuko diren beste kontzeptuekin baita ere erlazionatuko dira neurriak eta dentsitatea. Hau da, neurriak eta dentsitatea klasean landu baino lehen, ingurunearen jasangarritasuna landuko dugu klasean. Kutsaduraren gaiari amaiera emateko hondartzara joango gara zaborra jasotzeko eta bertan dentsitatearen gatazka sortuko da.
2.2 Kokapena
Unitate didaktiko honek Seigarren mailako ikasleentzat egokituta dago. Klasean 25 ikasle daude eta bertatik 3 atzerritarrak dira. Hiru ikasle hauek oso ondo moldatuta daude, duela sei urte etorri zirelako ikastola honetara. Orokorrean gelan giro ona dago, nahiz eta lagun talde ezberdinak egon. Egoera hau hobetzeko helburu ere du gure unitate didaktikoa
Badaude ikasle batzuk motibazio falta dutela eta parte hartze pasiboa daukate orokorrean. Motibazio hori berriro aurkitzea nahi dugu, horretarako dinamika ezberdinak erabiliko ditugu astean zehar, horrela ikusiko zer motatako ariketak motibatzen dituzten gure ikasleak.
Denboralizazioa malgua izango da, nagusiki, zazpi saio izango dira, non bi kanpoko baliabide egongo dira. Lehenengoa gatazka sortzeko eta bigarrena haiek gatza eta dentsitatearen gaia hobeto ulertu ahal izateko.
3. Arazo egoera
3.1 Testuingurua
Neurriak matematikaren atal garrantzitsu bat dira gure curriculumean. Umeek zailtasunak dituzte neurriaren kontzeptua ulertzeko. Arazo hori gertatzen da, neurri mota ezberdinak daudelako, eta horiek modu egokian erabili behar dute. Hala nola: dentsitatea, metroak, kilogramoak, bolumena…  
Horretaz aparte, ez dira gai ulertzeko zergatik  erabiltzen duten erreminta horiek kasu ezberdinetan.  Ildo beretik, ezaugarri horien lanketa egiteko unitate didaktiko bat jorratuko dugu hainbat erronken bitartez baliatuz.
3.2 Arazoa egoera
Arazoa sortu egin da, kontzeptu zailak aipatzerakoan klasean ez dutelako ulertzen. Nahiz eta modu errazenean azaldu, ez dute ulertzen, zer, nola, zergatik… funtzionatzen duten. Bi helburu ditugu, alde batetik, kontaminazioa dela eta, hondartzara joatea planteatu dugu, ikasleek zaborra hartzeko eta haiek kontzientziatzeko, eta modu berdinean gatzaren gaia eta dentsitatearen kontzeptua ezarriko dugu gure klasean.
Dentsitatearen gaia orokorrean egitea adostu dugu, hurrengo kurtsoetan emango duten kontzeptu bat delako eta ez badugu lantzen lehentasunarekin, zailtasunak izango dituzte, dentsitatea garatzen hasten direnean.
3.3 Xedea
Kasu erreal batean oinarritzen den arazoari azalpena ematea. Dentsitatea eta gatzari buruz interesa piztea.
3.4 Ataza
Planteatzen den arazoaren esperimentuak eginez.
4. Konpetentziak
Ikasten eta pentsatzen ikastea. Heziberrik ematen duen definizioa konpetentzia honi buruz hau da;
Ikasteko eta lan egiteko ohiturak, ikasteko estrategiak eta pentsamendu zorrotza izatea da, ikasitakoa erabili eta beste testuinguru eta egoera batzuetara transferitzea, norberaren ikaskuntza autonomiaz antolatzeko.
Unitate didaktiko honetan ikasleak beste kurtsoetan eta gaietan ikasitakoa aplikatzeko gai izan behar dira. Planteatzen diegun esperimentu eta kasuetan haien aurre-ezagutzak aplikatzera ikasi behar dute. Autonomiarekin pentsatzera bultzatuko diegu. Horregatik, uste dugu, konpetentzia hau lantzeko aukera ezin hobea dela.
Elkarrekin bizitzen ikastea. Heziberrik ematen duen definizioa konpetentzia honi buruz hau da;
Pertsonen arteko, taldeko eta komunitateko egoeretan elkarrekikotasun-irizpideekin parte hartzea da, gainerako pertsonei aitortuz nork bere buruari aitortzen dizkion eskubideak eta betebeharrak, eta horrela, ekarpen bat egitea norberaren eta guztion onari.
Unitate didaktiko honetan ikasleak talde kooperatiboetan landuko dute ia denbora guztia. Guztien ideiak entzuteko prest egotea eta ideia horiek errespetatzea dugu helburu, beraz orokorrean elkarrekin bizitzera ikasiko dute. Gure ustez konpetentzia hau ezinbestekoa da, oso garrantzitsua delako haien etorkizunerako.

NIRE TALDEAREN UNITATE DIDAKTIKOA

Guk jorratu dugun unitate didaktikoa da, hona hemen bere planteamendua, metodologia, ebaluaz mota etab.

 

jueves, 16 de mayo de 2019

EBALUAZIO MOTAK

Gaurko klasean, ebaluazio motei buruz hitz egin dugu. Ebaluazio mota asko egon arren, hiru mota izan dira nabarmenenak klase honetan: Diagnostikoa, Normatiboa eta Kriteriala

Diagnostikoa: Pertsona bakoitzari hasieran ebaluatzen duena.

Normatiboa: Bitartekoa da, oinarri baten baliatzen da edo konparaketaren bitartez ematen da.

Kriteriala: Bateragarria da eta irizpide batzuetan oinarritzen da .

Nahiz eta mota horiek egon, horien hartean ebaluatzeko metodo ezberdinak daude, alde batetik: Kuantitatiboa (objektiboa dena) eta bestetik Kualitatiboa (subjektiboa dena).

Nork eraman ahal ditu aurrera ebaluazio mota hauek:

Autoebaluazioa eginez, koebaluazioa eginez edo heteroebaluazioa eginez.


HEZIBERRIK ESATEN DUEN BEZALA

ZERTARAKO? Ikasleak ebaluatzearen eginkizuna da haien ikaste-prozesuari eta prozesu horren emaitzei buruzko informazio adierazgarria eskuratzea.

ZER? Ebaluazio-irizpideak eta Lorpen adierazpenak


lunes, 6 de mayo de 2019

KONPETENTZIAK JOSE MOYA ETA SACRISTAN

   Gaur konpetentziak landu ditugu José Moya eta José Gimeno Sacristánen eskutik. Lehenengoa filosofoa eta Hezkuntzen zientzietan doktoratua da eta bigarrena, didaktikan eta eskola-antolaketan katedratua. Hau da, bi espertuen iritziak aintzat hartu dugu lau galdera hauek erantzuteko asmoz: 

1.    Zein da Sacristanen iritzia konpetentzien inguruan?
2.    Zein da José Moyaren iritziz konpetentzia bat?
3.    Moya eta Sacristanen iritziz konpetentzia bat eskolan bakarrik eskura daiteke?
4.    Moyaren iritziz, curriculum erreala hobe dezakete konpetentziek?


Bideo bakoitza amaitu eta gero, zer iruditu zaigun esan, ideia nagusiak atera eta zerk harritu gaituen aipatu egin dugu.  Hona hemen landu ditugun galderak eta haien erantzunak gai honi buruz.


Ostegunean komentatutako bideoak ikusten amaitu genuen eta guztiok batera galderak erantzun genituen. Gure iritzia ere eman genuen konpetentzien inguruan beharrezkoak ziren esanez edo, gure aburuz, zertarako balio duten.

   Nire iritziz, konpetentziak gida bezala ondo daude klasean emango ditugun edukiak zehazten dituztelako. Hala ere, ez lirateke inposatu behar errealitatean ez baitira "kontuan hartzen". Hau da, Heziberri 2020 (2015) legeak zer esaten duen kontuan hartzen den arren, irakasleek, orokorrean, ez dute ekintza edota jarduera guztiak Heziberri legearekin justifikatzen edo egiten Heziberrik horrela agintzen duelako. Esandakoaz gain, ume talde guztiak ez dira berdinak eta haien beharretara egokitu behar gara irakasleok. Hori dela kausa, nire aburuz, ezin da Heziberri doi-doi jarraitu, baizik eta Heziberrin oinarrituz urtea eta edukiak zehaztu.

Hona hemen klasean erantzundako galderak:
1.    Zein da Sacristanen iritzia konpetentzien inguruan?
Sacristán kritikoa da konpetentzien inguruan: moda bat izan daitezke eta, beraz, susmagarria: korronte modernotzat hartu dira gizartean. Konpetentziak arrakasta duen korrontea dira baloreak ekonimozismoz, kapitalismoz, pramatismoz, etab. beteta baitaude. Gaur, gobernuek kontrolak leuntzen dituzte eta konpetentzien bidez justifikatzen dute. Konpetentzien bidez, heziketa metodoak baliozten dira (lehen objetivos deitzen ziren).

Gainera, konpetentziekin bat datozen termino berriak asmatzen ari dituzte: eraginkortasuna, emaitzen frogaketa, kontrola, akidura, rentability, etab. Enpresetatik etortzen den aldaketa da, hezkuntza ekonomizatu nahian.

Orainaldia gerokotasunaren araberakoa da. Beraz, orainaldian egiten dugunarekin kontuz ibili behar dugu. Gizadiak ez du pentsamendua egun batetik bestera aldatzen, bihurtze bat dago bitartean. Hezkuntza hobetzea da hezkuntzara heltzea hobetzea, eraginkor bihurtzea, orokortzea, metodologia erakargarri bihurtzea, maisu-maistren formakuntza eta edukiak hobetzea, etab.

Illichi dagokionez, Sacristanek dio “es cierto que se habla de la educación como escolarización y eso no es así. No toda la educ es la escolarización”. Bere ustez, kanpoko mundua aldatzen den arren, guk barrutik (eskolatik) ikusten dugu. Horren arrazoia eskola XIX. mendean tresna askatzailetzat sortzen dela da. “La escuela está dejando de valer para cosas que pensábamos que sí. Fuera no es controlable la educación, dentro sí. La escuela desde dentro se supone que es para todos por igual, pero desde fuera según las fuerzas pudientes”.

Irakasleak ideologien, elizaren menpe egon da beti. Ez daukate erabakitzekoaukerarik, teknokratek esaten diete.


2.    Zein da José Moyaren iritziz konpetentzia bat?
Lagunkoia da konpetentziekin. Berearen ustez, konpentziek jarrerak, trebeziak eta gaitasunak batzen dituzte, pertsona batek ariketa jakin bat burutzeko errekurtso guztiak erabiltzen dituen era baita. Hau da, konpetentea izateak ez du konpetentziak izatea esan nahi, errekurtsoak erabiltzeko gaitasuna izatea baino.

Konpetentziek zertarako eta nola egiten den zehazten dute eta horrek gaitasunetik aldentzen ditu. Ikaskuntza maila neurtzen du eta beste kontzeptu guztiak bere baitan hartzen ditu. Gainera, hezkuntza-sistemari kritika egiten dio: hezkuntza-sistemak eraikinak bezala aldatzen dira, hau da, etxe-aurrea baino ez da aldatzen.


3.    Moya eta Sacristanen iritziz konpetentzia bat eskolan bakarrik eskura daiteke?
    Sacristanen arabera, ez. Eskola barruan eta hortik at eskura daitezke eta biak bezain garrantzitsuak eta beharrezkoak dira. Bizitako esperientziekin ere konpetentziak garatzen dira.


4.    Moyaren iritziz, curriculum erreala hobe dezakete konpetentziek?
Bai, baina horretarako behar-beharrezkoa da ariketa zehatzak eta ondo azalduta egotea: se pueden adquirir pero es indispensable crear tareas para que utilicen todos los recursos y, así, mejorar el curriculum real.

miércoles, 1 de mayo de 2019

METODOLOGIEN TEORIA

Proiektu bat egitea azaldu da klasean, zenbait artikulu irakurriz eta horien ideia nagusiak ateratzen. Proiektu hau klasean aurkeztu behar da eta metodologia motei buruz izango da, horien oinarriak apuntatuz eta ideia nagusiak zehaztuz .



Resultado de imagen de metodologia

PORTAFOLIO

Didaktika kontzeptua zer den azaltzea oso zaila da, nahiz eta kontzeptuaren definizio zehatza, irakaskuntza-teknikak eta metodoak aztertzen ...