Didaktika kontzeptua zer den azaltzea oso zaila da, nahiz eta kontzeptuaren definizio zehatza, irakaskuntza-teknikak eta metodoak aztertzen dituen pedagogia izatea den. Unibertsitatean teorikoki zenbait kontzeptu landu ditugu, baina batez ere, teoria hori praktikan jartzea izanda benetako helburua. Didaktikaren inguruan, bai didaktikak aztertzen dituen ideien inguruan. Horregatik, beharrezkoa dela uste dut lauhilabeteko honetan landu ditugun hainbat ideia nagusi azaltzea, didaktika kontzeptu hau modu egokiago batean bideratzeko. Hasteko, Curriculum hitza zer den eta zer esan nahi duen azaldu behar da, baina kontuan hartu behar da bere definizioa oso zabala dela. Curriculum-a pertsona batek ikasten duen guztia barne hartzen du eta kasu gehienetan kanpoko faktoreak eragina izaten badute ere zehazten du. Curriculum-aren barnean hainbat mota daude eta banan banan azalduz joango naiz. Curriculum formala, ikasgelan derrigorrez eman behar den informazio kopurua da honako mota honetan Heziberrik izaten du oinarria gehienetan, nahiz eta irakasleak adostu nola emango duten informazioa eta ordena, ikasle guztiei era berdinean ematen zaie informazioa. Curriculum Erreala, esperientzian oinarrituta dago eta bere funtzioa da curriculum formala praktikan jartzea da, non ikasleak parte aktiboa izaten dute. Azkenengo curriculum mota ezkutua da, honek curriculum formala hartzen duen kontrakoa da, hauek nahi gabe transmititzen diren balioak dira hau da, konturatzen ez garenean, nahiz eta irakasleak berak transmititzaile izan, hala nola: emakumeen papera historian edo erlijio kristaua. Curriculum ezkutua inplizituki transmititzen digu ezagutzak, bai politiko, ideologiko, sozialak, kulturalak, ekonomikoak ere. Bestalde curriculum ezberdinak egon arren hezkuntza mota ezberdinak ere badaude eta curriculumarekin zerikusia dute. Hezkuntza formalak, eskolan ematen den hezkuntza mota da, instituzionalizatua dagoena. Hezkuntza ez formala aldiz, sistema formalaren kanpo eskuratzen da, jarduera sistematikoak dira normalean (kirol bat praktikatzea…) Hezkuntza mota hauen Homeschooling-eko gaira eramaten gaitu, homeschooling kontzeptua, etxean klase inpartitzean datza, eta umeren hezkuntza gurasoak hautatzen dute. Gaur egun diskriminatuta dago, termino ilegal bat delako eta gainera oso zaila delako haientzat tituluak eskuratzera heltzea. Baina aipatu beharra zegoen beti ez dela inplizitua dagoen hezkuntza umeei bideratzen.
Didaktikak, arlo ezberdinak biltzen ditu bere baitan, ikaslea nor den, irakatsi beharrekoa zer den, nola irakatsi, zein baliabide erabili eta baita helburu jakin batzuk edota konpetentziak eskuratzeko jarraitu beharreko metodoak ere aztertzea xede du. Konpetentziak Heziberriren parte garrantzitsu bat dira, eta oraingo hezkuntza sisteman lortu behar dira. Konpetentzian barruan multzoak daude, alde batetik zeharkako konpetentziak daude, non komunikatzen ikasi, norbera izaten ikasi, elkarrekin bizitzen ikasi, pentsatzen eta ikasten ikasi eta egiten ikasi sartzen dira. Beste aldetik diziplina barneko konpetentziak daude, hauek bere izena islatzen duen bezaladiziplina bakoitzeko konpetentziari egiten die erreferentzia eta ez hain orokorki, adibidez matematikarako konpetentzia Hezkuntzaren praktikak eta teknikak aztertzen eta garatzen dituen pedagogiaren arlo aplikatua da didaktika. Ikaskuntzarako egokia den prozedura edo materialari deritzo, honek ikasketa eta irakaskuntzarako prozesurako egokienak diren metodoak eta baliabideak aztertuz Metodologiei buruz hitz egiterakoan, modu desberdinak aurkitu ditzakegu. Proiektuen bidezko metodologian ikasketa esanguratsuagoa lortzen da eta, hala ere, ikasleek jarrera aktiboa hartzen dute. Metodologia honen bitartez, ezagutza orokora eta integroa lortzen da, diziplina edo arloen arteko bereizketa egiten ez delako. Hezkuntza honen helburua, ikasleek egindako ezaguera eta ikerketa- ibilbide alternatiboak bilatzea da. Gainera ikasketak testuinguruan jartzen dira, politikaren, hezkuntzaren, curriculumaren eta ezagueraren ikuspegia erakutsiz. Beste mota bat, Kasuetan oinarritutako metodología da. Hemen ideia da ikasleen egunerokotasuneko arazo, kasu edo egoerak luzatzea, eta hórrela haiek egoera horiei aurre egiten ikasten dute. Horrela konponbideak bilatzearn ahalmena garatzen da eta ikasleak aktibo mantentzen ditu ikaskuntzan. Irakasleak komunikazio eta sormen gaitasuna izan behar du, eta ikasketa globala kontuan izatea. Hurrengo metodología arazoetan oinarritutako metodologia da, antzekotasunak ditu proiektuetan oinarritutako metodologiarekin, baina planteamendu honek ikasleen parte hartze aktiboa lantzen du. Honek edukiak, konpetentziak, jarrerak eta baloreak garatzeko estrategia bat da, ikasleak oinarri bezala hartzen duena. Planteamendu honetan,modu dinamikoak eta entretenigarriak bilatzen saiatzen da, eta irakaslearen papera bigarren plano batera pasatzen da, bideratzailea bihurtuz. Azalduko dudan azken metodologia, ikaskuntza kooperatiboa da, gehien erabiltzen dena. Honek ez da irakasteko modu bat, ikastekoa baizik. Lana gutxiagotzen du eta emaitzak hobetzen ditu. Irakaslea helburu bat zehazten du eta ikasleak pausu batzuk jarraituz taldeka jartzen dira epe batean (gehienetan luzeak) helburu hori edo horiek bete ahal izateko. Metodologia honetan taldearen partaide bakoitzak egin ahal duena egiten du, eta zailtasunak dituen ataletan laguntza eskatzen du, taldeak heterogeneoak izaten dira, eta horrela guztiok ikasten dute. Metodologia ezberdinak kontuan hartuta landu dugun beste termino bat, unitate didaktikoa da, planifikatzeko metodo bat da, gai bati buruz eta denbora eta nola ematen den planeatu behar da, klasean aurrera eraman ahal izateko. Beste bi termino azaldu beharrekoak nire iritziz, edukiak eta ebaluazioa dira. Lehenengo edukiei buruz azalpen txiki bate mango dut eta bukatzeko ebaluazioari buruz. Edukiak ikasleriaren garapen soziala eta pertsonala sustatzeko informazio, objektu edo instrumentu baliagarriak dira; hau da, ikasleak jaso beharreko jakintzak. Jakintza horiek; jakin, egiten jakin eta izaten jakin dira. Edukien barnean hiru eduki mota daude, kontzeptuzkoak (jakiteari buruzko informazioa ematen da), prozedurazkoa (egiten jakin buruzko informazioa ematen da) eta jarrerazkoak (izaten jakin buruzko informazioa ematen da). Azkenik ebaluazioa azalduko dut hitz gutxitan, didaktikaren atal garrantzitsua baita. Ebaluazioaz hitz egiterakoan jakin behar dugu ez dela kalifikatzearen berdina, ez baita nota bat jartzea modu kuantitatibo batean, baizik eta ikaslearen gabeziak aurkitzea eta ahultasun horiek konpontzea. Ebaluazioaren barruan mota desberdinak daude: formatiboa, ikasketarako ebaluazioa, ikasketan oinarritutako ebaluazioa, formakuntza ebaluazioa, autentikoa, alternatiboa eta partekatua. Ideia guzti hauekin zenbait lan eta artikulu irakurri eta aztertu ditugu. Garrantzi gehien izan duen pedagogoa Illich izan da non, hiru irakurketa ezberdin banatzen ditugu eta gai ezberdinak ikusi ditugu: lehenengoan; kritika bat izan zen, dispositibo ezberdinei buruz, bigarrena; garapen errituala izan zen, non teknologiak ez dute laguntzen garapen pertsonala lortu behar delako eta hirugarrenean, elkarbizitzaren ikuspuntua lantzen zen.
Honako gaiak ikusterakoan pertsona bakoitzaren interpretazioa ezberdina zen, guztiok ez dugulako berdina pentsatzen beti eta informazio gehigarria bezala hartu ahal dugu. Nahiz eta didaktika metodoak eta ikaskuntza teknikak aztertzen dituen pedagogia izan, gorputzen hizkuntza ere kontuan hartzen du bere baitan. Gorputzaren hizkuntza oso garrantzitsua da, batez ere klasean, ikusten delako oso zehatz umeek: aspertuta, adi, lokartuta… dauden eta horren arabera klase emateko modua aldatu ahal duzu. Guzti hau lantzeko forma erakarri bat Performance-ak egitea da, honetan ikusi edo parte hartu eta gero hausnartu behar delako zer gertatu den eta zer adierazi nahi zuen egin den aurkezpenari buruz. Laburbilduz, Didaktika zer den azaltzea oso zaila da, hainbat gai biltzen direlako definizio sinple horren atzean, baina beti lortu nahi dena irakaskuntza garatzea eta hobetzea da, jarrerak, metodoak… eta azaldu dudan guztiaren hausnarketa sakon bat eginez.
domingo, 2 de junio de 2019
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
PORTAFOLIO
Didaktika kontzeptua zer den azaltzea oso zaila da, nahiz eta kontzeptuaren definizio zehatza, irakaskuntza-teknikak eta metodoak aztertzen ...
-
Proiektu bat egitea azaldu da klasean, zenbait artikulu irakurriz eta horien ideia nagusiak ateratzen. Proiektu hau klasean aurkeztu behar d...
-
G aur Unitate Didaktikoa entregatzeko azken eguna izan da! Azken aldeketak eta amaitutzat eman dugu lana. Lan izugarria izan da Unitate Did...
No hay comentarios:
Publicar un comentario