domingo, 2 de junio de 2019

PORTAFOLIO

Didaktika kontzeptua zer den azaltzea oso zaila da, nahiz eta kontzeptuaren definizio zehatza, irakaskuntza-teknikak eta metodoak aztertzen dituen pedagogia izatea den. Unibertsitatean teorikoki zenbait kontzeptu landu ditugu, baina batez ere, teoria hori praktikan jartzea izanda benetako helburua. Didaktikaren inguruan, bai didaktikak aztertzen dituen ideien inguruan. Horregatik, beharrezkoa dela uste dut lauhilabeteko honetan landu ditugun hainbat ideia nagusi azaltzea, didaktika kontzeptu hau modu egokiago batean bideratzeko. Hasteko, Curriculum hitza zer den eta zer esan nahi duen azaldu behar da, baina kontuan hartu behar da bere definizioa oso zabala dela. Curriculum-a pertsona batek ikasten duen guztia barne hartzen du eta kasu gehienetan kanpoko faktoreak eragina izaten badute ere zehazten du. Curriculum-aren barnean hainbat mota daude eta banan banan azalduz joango naiz. Curriculum formala, ikasgelan derrigorrez eman behar den informazio kopurua da honako mota honetan Heziberrik izaten du oinarria gehienetan, nahiz eta irakasleak adostu nola emango duten informazioa eta ordena, ikasle guztiei era berdinean ematen zaie informazioa. Curriculum Erreala, esperientzian oinarrituta dago eta bere funtzioa da curriculum formala praktikan jartzea da, non ikasleak parte aktiboa izaten dute. Azkenengo curriculum mota ezkutua da, honek curriculum formala hartzen duen kontrakoa da, hauek nahi gabe transmititzen diren balioak dira hau da, konturatzen ez garenean, nahiz eta irakasleak berak transmititzaile izan, hala nola: emakumeen papera historian edo erlijio kristaua. Curriculum ezkutua inplizituki transmititzen digu ezagutzak, bai politiko, ideologiko, sozialak, kulturalak, ekonomikoak ere. Bestalde curriculum ezberdinak egon arren hezkuntza mota ezberdinak ere badaude eta curriculumarekin zerikusia dute. Hezkuntza formalak, eskolan ematen den hezkuntza mota da, instituzionalizatua dagoena. Hezkuntza ez formala aldiz, sistema formalaren kanpo eskuratzen da, jarduera sistematikoak dira normalean (kirol bat praktikatzea…) Hezkuntza mota hauen Homeschooling-eko gaira eramaten gaitu, homeschooling kontzeptua, etxean klase inpartitzean datza, eta umeren hezkuntza gurasoak hautatzen dute. Gaur egun diskriminatuta dago, termino ilegal bat delako eta gainera oso zaila delako haientzat tituluak eskuratzera heltzea. Baina aipatu beharra zegoen beti ez dela inplizitua dagoen hezkuntza umeei bideratzen.



Didaktikak, arlo ezberdinak biltzen ditu bere baitan, ikaslea nor den, irakatsi beharrekoa zer den, nola irakatsi, zein baliabide erabili eta baita helburu jakin batzuk edota konpetentziak eskuratzeko jarraitu beharreko metodoak ere aztertzea xede du. Konpetentziak Heziberriren parte garrantzitsu bat dira, eta oraingo hezkuntza sisteman lortu behar dira. Konpetentzian barruan multzoak daude, alde batetik zeharkako konpetentziak daude, non komunikatzen ikasi, norbera izaten ikasi, elkarrekin bizitzen ikasi, pentsatzen eta ikasten ikasi eta egiten ikasi sartzen dira. Beste aldetik diziplina barneko konpetentziak daude, hauek bere izena islatzen duen bezaladiziplina bakoitzeko konpetentziari egiten die erreferentzia eta ez hain orokorki, adibidez matematikarako konpetentzia Hezkuntzaren praktikak eta teknikak aztertzen eta garatzen dituen pedagogiaren arlo aplikatua da didaktika. Ikaskuntzarako egokia den prozedura edo materialari deritzo, honek ikasketa eta irakaskuntzarako prozesurako egokienak diren metodoak eta baliabideak aztertuz Metodologiei buruz hitz egiterakoan, modu desberdinak aurkitu ditzakegu. Proiektuen bidezko metodologian ikasketa esanguratsuagoa lortzen da eta, hala ere, ikasleek jarrera aktiboa hartzen dute. Metodologia honen bitartez, ezagutza orokora eta integroa lortzen da, diziplina edo arloen arteko bereizketa egiten ez delako. Hezkuntza honen helburua, ikasleek egindako ezaguera eta ikerketa- ibilbide alternatiboak bilatzea da. Gainera ikasketak testuinguruan jartzen dira, politikaren, hezkuntzaren, curriculumaren eta ezagueraren ikuspegia erakutsiz. Beste mota bat, Kasuetan oinarritutako metodología da. Hemen ideia da ikasleen egunerokotasuneko arazo, kasu edo egoerak luzatzea, eta hórrela haiek egoera horiei aurre egiten ikasten dute. Horrela konponbideak bilatzearn ahalmena garatzen da eta ikasleak aktibo mantentzen ditu ikaskuntzan. Irakasleak komunikazio eta sormen gaitasuna izan behar du, eta ikasketa globala kontuan izatea. Hurrengo metodología arazoetan oinarritutako metodologia da, antzekotasunak ditu proiektuetan oinarritutako metodologiarekin, baina planteamendu honek ikasleen parte hartze aktiboa lantzen du. Honek edukiak, konpetentziak, jarrerak eta baloreak garatzeko estrategia bat da, ikasleak oinarri bezala hartzen duena. Planteamendu honetan,modu dinamikoak eta entretenigarriak bilatzen saiatzen da, eta irakaslearen papera bigarren plano batera pasatzen da, bideratzailea bihurtuz. Azalduko dudan azken metodologia, ikaskuntza kooperatiboa da, gehien erabiltzen dena. Honek ez da irakasteko modu bat, ikastekoa baizik. Lana gutxiagotzen du eta emaitzak hobetzen ditu. Irakaslea helburu bat zehazten du eta ikasleak pausu batzuk jarraituz taldeka jartzen dira epe batean (gehienetan luzeak) helburu hori edo horiek bete ahal izateko. Metodologia honetan taldearen partaide bakoitzak egin ahal duena egiten du, eta zailtasunak dituen ataletan laguntza eskatzen du, taldeak heterogeneoak izaten dira, eta horrela guztiok ikasten dute. Metodologia ezberdinak kontuan hartuta landu dugun beste termino bat, unitate didaktikoa da, planifikatzeko metodo bat da, gai bati buruz eta denbora eta nola ematen den planeatu behar da, klasean aurrera eraman ahal izateko. Beste bi termino azaldu beharrekoak nire iritziz, edukiak eta ebaluazioa dira. Lehenengo edukiei buruz azalpen txiki bate mango dut eta bukatzeko ebaluazioari buruz. Edukiak ikasleriaren garapen soziala eta pertsonala sustatzeko informazio, objektu edo instrumentu baliagarriak dira; hau da, ikasleak jaso beharreko jakintzak. Jakintza horiek; jakin, egiten jakin eta izaten jakin dira. Edukien barnean hiru eduki mota daude, kontzeptuzkoak (jakiteari buruzko informazioa ematen da), prozedurazkoa (egiten jakin buruzko informazioa ematen da) eta jarrerazkoak (izaten jakin buruzko informazioa ematen da). Azkenik ebaluazioa azalduko dut hitz gutxitan, didaktikaren atal garrantzitsua baita. Ebaluazioaz hitz egiterakoan jakin behar dugu ez dela kalifikatzearen berdina, ez baita nota bat jartzea modu kuantitatibo batean, baizik eta ikaslearen gabeziak aurkitzea eta ahultasun horiek konpontzea. Ebaluazioaren barruan mota desberdinak daude: formatiboa, ikasketarako ebaluazioa, ikasketan oinarritutako ebaluazioa, formakuntza ebaluazioa, autentikoa, alternatiboa eta partekatua. Ideia guzti hauekin zenbait lan eta artikulu irakurri eta aztertu ditugu. Garrantzi gehien izan duen pedagogoa Illich izan da non, hiru irakurketa ezberdin banatzen ditugu eta gai ezberdinak ikusi ditugu: lehenengoan; kritika bat izan zen, dispositibo ezberdinei buruz, bigarrena; garapen errituala izan zen, non teknologiak ez dute laguntzen garapen pertsonala lortu behar delako eta hirugarrenean, elkarbizitzaren ikuspuntua lantzen zen.

Honako gaiak ikusterakoan pertsona bakoitzaren interpretazioa ezberdina zen, guztiok ez dugulako berdina pentsatzen beti eta informazio gehigarria bezala hartu ahal dugu. Nahiz eta didaktika metodoak eta ikaskuntza teknikak aztertzen dituen pedagogia izan, gorputzen hizkuntza ere kontuan hartzen du bere baitan. Gorputzaren hizkuntza oso garrantzitsua da, batez ere klasean, ikusten delako oso zehatz umeek: aspertuta, adi, lokartuta… dauden eta horren arabera klase emateko modua aldatu ahal duzu. Guzti hau lantzeko forma erakarri bat Performance-ak egitea da, honetan ikusi edo parte hartu eta gero hausnartu behar delako zer gertatu den eta zer adierazi nahi zuen egin den aurkezpenari buruz. Laburbilduz, Didaktika zer den azaltzea oso zaila da, hainbat gai biltzen direlako definizio sinple horren atzean, baina beti lortu nahi dena irakaskuntza garatzea eta hobetzea da, jarrerak, metodoak… eta azaldu dudan guztiaren hausnarketa sakon bat eginez.

viernes, 17 de mayo de 2019

DIDAKTIKA OROKORRAREN AZKEN EGUNA

 Gaur Unitate Didaktikoa entregatzeko azken eguna izan da! Azken aldeketak eta amaitutzat eman dugu lana. Lan izugarria izan da Unitate Didaktikoa, lan hori egin ez ezik, Modulu lana ere egin behar izan dugulako,baina nire taldeak ahal duena egin du gure ideia hoberenak ezarriz! Intriga pixkat daukagu, ez dakigulako ondo dagoen ala ez, baina beno espero dugu ondo izatea lana, lehena zen eta!

Hona hemen gure planteamenduaren zati bat.



2. Sarrera

2.1 Justifikazioa
Neurriak orokorrean azalduko ditugu, umeek oinarri bat edukitzeko hurrengo kurtsoetan eta haien ohiko bizitzara aplikatu ahal izateko baliabide hau. Informazio hori kontuan hartuta lortu nahi dugu umeen adimena eta neurriak lantzeko erraztasuna garatzea, eta aldi berean forma logikoan pentsatzea.
Landuko dugun gaia zeharkakoa da, hainbat ikasgaietan erabiltzen delako, hala nola: gizarte-zientzietan, matematiketan eta natur-zientzietan. Gure unitate didaktikoa matematiketan oinarrituta egon arren, eta neurriak erabili ez ezik, dentsitatea hartu dugu abiapuntu eta horregatik gure helburu garrantzitsuena Añanako Gatzagetara joatea da.
Jarduera bakoitzak helburu bat dauka, non eduki zehatzekin lan egingo da, baina guztiak lortu nahi dute helburu berdina. Hau da, dentsitatearen ideia guztiz ulertzea eta jakitea. Jarduerak egiten diren bitartean kontzeptu horren ulermena garatzea lortu nahi da.
Proposatutako unitate didaktikoan ikasleekin sortutako erronkak ebaztea dugu helburu. Modu horretan, curriculumean aipatzen diren eman beharreko gaiekin lan egingo dugu, ikasleen interesa zein beharrak abiapuntu izanda. Harrezkero, landuko ditugun dinamikak klase barruan bai kanpoan egingo dira. Honen helburua da klaseko errutinekin apurtzea eta ikasleei aukera ematea kontzeptu berriei buruz esperimentatzea, landuko diren edukiak hobeto ulertzeko, finkatzeko eta barneratzeko.
Zeharkako zein diziplinako zenbait konpetentziak landuko dira. Horiek unitate didaktikoan zehar aipatu eta azalduko dira, Heziberri (2020) curriculuma jarraituz.

Kurtsoan zehar landuko diren beste kontzeptuekin baita ere erlazionatuko dira neurriak eta dentsitatea. Hau da, neurriak eta dentsitatea klasean landu baino lehen, ingurunearen jasangarritasuna landuko dugu klasean. Kutsaduraren gaiari amaiera emateko hondartzara joango gara zaborra jasotzeko eta bertan dentsitatearen gatazka sortuko da.
2.2 Kokapena
Unitate didaktiko honek Seigarren mailako ikasleentzat egokituta dago. Klasean 25 ikasle daude eta bertatik 3 atzerritarrak dira. Hiru ikasle hauek oso ondo moldatuta daude, duela sei urte etorri zirelako ikastola honetara. Orokorrean gelan giro ona dago, nahiz eta lagun talde ezberdinak egon. Egoera hau hobetzeko helburu ere du gure unitate didaktikoa
Badaude ikasle batzuk motibazio falta dutela eta parte hartze pasiboa daukate orokorrean. Motibazio hori berriro aurkitzea nahi dugu, horretarako dinamika ezberdinak erabiliko ditugu astean zehar, horrela ikusiko zer motatako ariketak motibatzen dituzten gure ikasleak.
Denboralizazioa malgua izango da, nagusiki, zazpi saio izango dira, non bi kanpoko baliabide egongo dira. Lehenengoa gatazka sortzeko eta bigarrena haiek gatza eta dentsitatearen gaia hobeto ulertu ahal izateko.
3. Arazo egoera
3.1 Testuingurua
Neurriak matematikaren atal garrantzitsu bat dira gure curriculumean. Umeek zailtasunak dituzte neurriaren kontzeptua ulertzeko. Arazo hori gertatzen da, neurri mota ezberdinak daudelako, eta horiek modu egokian erabili behar dute. Hala nola: dentsitatea, metroak, kilogramoak, bolumena…  
Horretaz aparte, ez dira gai ulertzeko zergatik  erabiltzen duten erreminta horiek kasu ezberdinetan.  Ildo beretik, ezaugarri horien lanketa egiteko unitate didaktiko bat jorratuko dugu hainbat erronken bitartez baliatuz.
3.2 Arazoa egoera
Arazoa sortu egin da, kontzeptu zailak aipatzerakoan klasean ez dutelako ulertzen. Nahiz eta modu errazenean azaldu, ez dute ulertzen, zer, nola, zergatik… funtzionatzen duten. Bi helburu ditugu, alde batetik, kontaminazioa dela eta, hondartzara joatea planteatu dugu, ikasleek zaborra hartzeko eta haiek kontzientziatzeko, eta modu berdinean gatzaren gaia eta dentsitatearen kontzeptua ezarriko dugu gure klasean.
Dentsitatearen gaia orokorrean egitea adostu dugu, hurrengo kurtsoetan emango duten kontzeptu bat delako eta ez badugu lantzen lehentasunarekin, zailtasunak izango dituzte, dentsitatea garatzen hasten direnean.
3.3 Xedea
Kasu erreal batean oinarritzen den arazoari azalpena ematea. Dentsitatea eta gatzari buruz interesa piztea.
3.4 Ataza
Planteatzen den arazoaren esperimentuak eginez.
4. Konpetentziak
Ikasten eta pentsatzen ikastea. Heziberrik ematen duen definizioa konpetentzia honi buruz hau da;
Ikasteko eta lan egiteko ohiturak, ikasteko estrategiak eta pentsamendu zorrotza izatea da, ikasitakoa erabili eta beste testuinguru eta egoera batzuetara transferitzea, norberaren ikaskuntza autonomiaz antolatzeko.
Unitate didaktiko honetan ikasleak beste kurtsoetan eta gaietan ikasitakoa aplikatzeko gai izan behar dira. Planteatzen diegun esperimentu eta kasuetan haien aurre-ezagutzak aplikatzera ikasi behar dute. Autonomiarekin pentsatzera bultzatuko diegu. Horregatik, uste dugu, konpetentzia hau lantzeko aukera ezin hobea dela.
Elkarrekin bizitzen ikastea. Heziberrik ematen duen definizioa konpetentzia honi buruz hau da;
Pertsonen arteko, taldeko eta komunitateko egoeretan elkarrekikotasun-irizpideekin parte hartzea da, gainerako pertsonei aitortuz nork bere buruari aitortzen dizkion eskubideak eta betebeharrak, eta horrela, ekarpen bat egitea norberaren eta guztion onari.
Unitate didaktiko honetan ikasleak talde kooperatiboetan landuko dute ia denbora guztia. Guztien ideiak entzuteko prest egotea eta ideia horiek errespetatzea dugu helburu, beraz orokorrean elkarrekin bizitzera ikasiko dute. Gure ustez konpetentzia hau ezinbestekoa da, oso garrantzitsua delako haien etorkizunerako.

NIRE TALDEAREN UNITATE DIDAKTIKOA

Guk jorratu dugun unitate didaktikoa da, hona hemen bere planteamendua, metodologia, ebaluaz mota etab.

 

jueves, 16 de mayo de 2019

EBALUAZIO MOTAK

Gaurko klasean, ebaluazio motei buruz hitz egin dugu. Ebaluazio mota asko egon arren, hiru mota izan dira nabarmenenak klase honetan: Diagnostikoa, Normatiboa eta Kriteriala

Diagnostikoa: Pertsona bakoitzari hasieran ebaluatzen duena.

Normatiboa: Bitartekoa da, oinarri baten baliatzen da edo konparaketaren bitartez ematen da.

Kriteriala: Bateragarria da eta irizpide batzuetan oinarritzen da .

Nahiz eta mota horiek egon, horien hartean ebaluatzeko metodo ezberdinak daude, alde batetik: Kuantitatiboa (objektiboa dena) eta bestetik Kualitatiboa (subjektiboa dena).

Nork eraman ahal ditu aurrera ebaluazio mota hauek:

Autoebaluazioa eginez, koebaluazioa eginez edo heteroebaluazioa eginez.


HEZIBERRIK ESATEN DUEN BEZALA

ZERTARAKO? Ikasleak ebaluatzearen eginkizuna da haien ikaste-prozesuari eta prozesu horren emaitzei buruzko informazio adierazgarria eskuratzea.

ZER? Ebaluazio-irizpideak eta Lorpen adierazpenak


lunes, 6 de mayo de 2019

KONPETENTZIAK JOSE MOYA ETA SACRISTAN

   Gaur konpetentziak landu ditugu José Moya eta José Gimeno Sacristánen eskutik. Lehenengoa filosofoa eta Hezkuntzen zientzietan doktoratua da eta bigarrena, didaktikan eta eskola-antolaketan katedratua. Hau da, bi espertuen iritziak aintzat hartu dugu lau galdera hauek erantzuteko asmoz: 

1.    Zein da Sacristanen iritzia konpetentzien inguruan?
2.    Zein da José Moyaren iritziz konpetentzia bat?
3.    Moya eta Sacristanen iritziz konpetentzia bat eskolan bakarrik eskura daiteke?
4.    Moyaren iritziz, curriculum erreala hobe dezakete konpetentziek?


Bideo bakoitza amaitu eta gero, zer iruditu zaigun esan, ideia nagusiak atera eta zerk harritu gaituen aipatu egin dugu.  Hona hemen landu ditugun galderak eta haien erantzunak gai honi buruz.


Ostegunean komentatutako bideoak ikusten amaitu genuen eta guztiok batera galderak erantzun genituen. Gure iritzia ere eman genuen konpetentzien inguruan beharrezkoak ziren esanez edo, gure aburuz, zertarako balio duten.

   Nire iritziz, konpetentziak gida bezala ondo daude klasean emango ditugun edukiak zehazten dituztelako. Hala ere, ez lirateke inposatu behar errealitatean ez baitira "kontuan hartzen". Hau da, Heziberri 2020 (2015) legeak zer esaten duen kontuan hartzen den arren, irakasleek, orokorrean, ez dute ekintza edota jarduera guztiak Heziberri legearekin justifikatzen edo egiten Heziberrik horrela agintzen duelako. Esandakoaz gain, ume talde guztiak ez dira berdinak eta haien beharretara egokitu behar gara irakasleok. Hori dela kausa, nire aburuz, ezin da Heziberri doi-doi jarraitu, baizik eta Heziberrin oinarrituz urtea eta edukiak zehaztu.

Hona hemen klasean erantzundako galderak:
1.    Zein da Sacristanen iritzia konpetentzien inguruan?
Sacristán kritikoa da konpetentzien inguruan: moda bat izan daitezke eta, beraz, susmagarria: korronte modernotzat hartu dira gizartean. Konpetentziak arrakasta duen korrontea dira baloreak ekonimozismoz, kapitalismoz, pramatismoz, etab. beteta baitaude. Gaur, gobernuek kontrolak leuntzen dituzte eta konpetentzien bidez justifikatzen dute. Konpetentzien bidez, heziketa metodoak baliozten dira (lehen objetivos deitzen ziren).

Gainera, konpetentziekin bat datozen termino berriak asmatzen ari dituzte: eraginkortasuna, emaitzen frogaketa, kontrola, akidura, rentability, etab. Enpresetatik etortzen den aldaketa da, hezkuntza ekonomizatu nahian.

Orainaldia gerokotasunaren araberakoa da. Beraz, orainaldian egiten dugunarekin kontuz ibili behar dugu. Gizadiak ez du pentsamendua egun batetik bestera aldatzen, bihurtze bat dago bitartean. Hezkuntza hobetzea da hezkuntzara heltzea hobetzea, eraginkor bihurtzea, orokortzea, metodologia erakargarri bihurtzea, maisu-maistren formakuntza eta edukiak hobetzea, etab.

Illichi dagokionez, Sacristanek dio “es cierto que se habla de la educación como escolarización y eso no es así. No toda la educ es la escolarización”. Bere ustez, kanpoko mundua aldatzen den arren, guk barrutik (eskolatik) ikusten dugu. Horren arrazoia eskola XIX. mendean tresna askatzailetzat sortzen dela da. “La escuela está dejando de valer para cosas que pensábamos que sí. Fuera no es controlable la educación, dentro sí. La escuela desde dentro se supone que es para todos por igual, pero desde fuera según las fuerzas pudientes”.

Irakasleak ideologien, elizaren menpe egon da beti. Ez daukate erabakitzekoaukerarik, teknokratek esaten diete.


2.    Zein da José Moyaren iritziz konpetentzia bat?
Lagunkoia da konpetentziekin. Berearen ustez, konpentziek jarrerak, trebeziak eta gaitasunak batzen dituzte, pertsona batek ariketa jakin bat burutzeko errekurtso guztiak erabiltzen dituen era baita. Hau da, konpetentea izateak ez du konpetentziak izatea esan nahi, errekurtsoak erabiltzeko gaitasuna izatea baino.

Konpetentziek zertarako eta nola egiten den zehazten dute eta horrek gaitasunetik aldentzen ditu. Ikaskuntza maila neurtzen du eta beste kontzeptu guztiak bere baitan hartzen ditu. Gainera, hezkuntza-sistemari kritika egiten dio: hezkuntza-sistemak eraikinak bezala aldatzen dira, hau da, etxe-aurrea baino ez da aldatzen.


3.    Moya eta Sacristanen iritziz konpetentzia bat eskolan bakarrik eskura daiteke?
    Sacristanen arabera, ez. Eskola barruan eta hortik at eskura daitezke eta biak bezain garrantzitsuak eta beharrezkoak dira. Bizitako esperientziekin ere konpetentziak garatzen dira.


4.    Moyaren iritziz, curriculum erreala hobe dezakete konpetentziek?
Bai, baina horretarako behar-beharrezkoa da ariketa zehatzak eta ondo azalduta egotea: se pueden adquirir pero es indispensable crear tareas para que utilicen todos los recursos y, así, mejorar el curriculum real.

miércoles, 1 de mayo de 2019

METODOLOGIEN TEORIA

Proiektu bat egitea azaldu da klasean, zenbait artikulu irakurriz eta horien ideia nagusiak ateratzen. Proiektu hau klasean aurkeztu behar da eta metodologia motei buruz izango da, horien oinarriak apuntatuz eta ideia nagusiak zehaztuz .



Resultado de imagen de metodologia

sábado, 27 de abril de 2019

UNITATE DIDAKTIKOA

Azken aste hauetan, klasean unitate didaktiko bat egitea planteatu zaigu eta taldez talde lantzen egon gara ideia hori garatzen. Nire taldea Salinas de Añanari joatea egokitu zitzaion eta horregatik, gure unitate didaktikoa baliabide horrekin lotu ahal da.

Hasterakoan ez genekien zer egin behar zen zehazki eta hasi ginen gauzak gaizki planteatzen, baina azkenean lortu genuen gidoi bat aurrera eramaten. Unitate didaktiko honek bi asteetan zehar eman behar da, eta gure kasuan matematikak dira gehien lantzen dugun puntua, nahiz eta era ezberdinez planteatu problemak edo ideiak. Oraindik ez dugu bukatu gure unitate didaktikoa forma eman behr diogu eta gure ideak zehatu behar ditugu, baina praktika hau momentuz, eta nire iritziz, interesgarria dirudi.


Resultado de imagen de unidad didactica

Kartografia


Lan honen helburua da eskolak baldintzatzen dituen gorputzaren mugimenduak adieraztea. Gure kasuan emakumearen gorputza aukeratu dugu, lanaren garapena adierazteko. Gure iritziz emakumearen gorputza eta papera  baldintzatua eta erreprimituta dago eskolan eta beste arlotan. Gainera, eskolak estereotipoak bultzatzen ditu.

Gure posterran nagusitzen den irudia emakume biluzik batena da. Biluzik marraztea aukeratu dugu gorputzen inperfekzioak ikustarazteko. Emakume honek zintekin lotuta dago, zinta bakoitzak mezu bat bidaltzen du (emakume gehienak gure bizitzan zehar entzun ditugun esaldiekin). Zintak gorputza erreprimitzen du, esaldi horiek gure bizitzan ere erreprimitzen gaituelako, gure askatasuna murrizten. Zinta batzuk purpurinaz beteta daude, batzuetan erreprimitzen gaituena apaintzen dutelako garrantzia kentzeko.
Emakumearen aurpegian bi begi ezberdinak ipini ditugu. Bata oso makillatua dago, handia, kolore argiarekin (urdina) eta betile oso luzeekin, gizartean gehien onartua dagoena uste dugu, edertasunaren kanona jarraitzen duelako. Ideia berdinarekin, bi titi ezberdinak jarri ditugu, bat ebakuntza eginda du eta bestea zentzuratua dago titiburua ez dela ikusi behar erakusteko.
Beste aldetik, emakumearen gorputzaren ileak adierazi ditugu, hanketan. Ezkerreko hanka ilez beterik dago eta eskuinekoa ileak ditu baina kantitate gutxiagoan, honekin adierazi nahi duguna da emakumeek ere ileak ditugula eta gainera bakoitzak ezberdinak garela, ile kopuru ezberdinekin.

Gorputzaren inguruan genero estereotipoak adierazi ditugu, alde batean emakumeenak eta beste aldean mutilena, uste dugulako eskola hauek bultzatzen dutelako. Gainera genero estereotipoak aparte, eskola salatzen dituen ideiak margotu ditugu. Hateko podiuma meritokraziari erreferentzia egiten dio. Txupetea eskolak haien ikasleak infantilizatzen dituela adierazten du, baita ere pentsarazten digu eskola barik ez dagoela ikasterik, guztiz dependienteak bihurtzen dute gorputzak. Senialea imajinazioa itzaltzen du eta pentsatzeko mota bakarra inposatzen du. Etiketak adierazten du eskolak nola bultzatzen duen kapitalismoa eta kontsumismoa. Gainera, emakumea prezio bat duela adierazten du hainbat kulturetan.

jueves, 11 de abril de 2019

Curiculum ezkutua unibertsitatean

Curriculum ezkutuko teoria aplikatuz, gure unibertsitatean zehar dauden argazkiak eta elementu ezberdinak bilatu ditugu. Hona hemen guk aukeratu ditugun elementuak.



Argazki guzti hauekin  ikusi nahi dezakeguna  da adibidez, ikasleen eta irakasleen banaketa, sektoreetan eta pertsonen ezberdintasunak bultzatzen dira. 

Eskolaz kanpoko argazkiak

Argazki hauekin nahi genuena adierazi zen gure gorputzak erlazionatzeko momentuan edo erlajatzeko momentuan ze ohitura hartzen duen, eta horretaz a parte zer elementu hartzen dute parte gure bizitzan.

Informazio honekin kontuan hartu dugu zenbait elementu hala nola: animaliak (txakurrak..) eta eskolaz kanpoko ekintzak.  Pertsonen  jarrera aldatzen zen egoeraren arabera, baina kasu gehienetan ez zegoen inork aspertutrik zegoena. Eskolaz kanpoko ekintzetan pertsoneak adrenalinaren menpe daude eta kirola egiteko gogoak oso handiak dira, batez ere talde lanean.

  












Bestalde gure aisialdian, denbora hartzen du garrantzi handia. Ez da kontrolatzen baizik eta disfrutatzen eta gure gorputzen hizkuntza lasaia eta etena da. Normalean guztiak aisialdia dugu gustoko, eta gure inguruan garrantzia duten pertsonekin konpartitu nahi ditugu eta normalean gure bizitokiaren kanpo disfrutatu nahi ditugo momentu horiek.










Nire taldearen Performancea

Nire  (WHALE) taldean Illich-en  III. kapitulua kontuan izan dugu gure performancea aurrera eramateko.  Gure Performacean ez zegoen ezer materialik, soilik taldearen taldekideak parte hartu dugu eta gure ahotsak eta gorputzaren mugimendua erabili dugu. Gorettik: instituzioen izenak aipatuz mugitzen zen klasetik, Aialak: zenbakiak kontatzen zituen atzetik aurrera, Leirek: zenbakiak esaten zituen ordenik gabe, eta ni zenbakiak esaten nituen ordenean.

Informazio horrekin guztiak batera hitz egiten hasi ginen eta gorettik instituzioaren izena esaten zuenean leire eta aiala berari begira geratzen zen, eta aldi berean, nik jarraitzen nuen zenbakiak esaten.

Honekin adierazi nahi genuena zen instituzioengan sufritzen dugun erreprezioa eta nola gure imaginazioa itzaltzen duten. Badirudielako era bakarra dagela gauzak egiteko: zenbatu, hitz egin... eta bestela txarto egongo litzateke.  Epaitzen gaituzte.




viernes, 15 de marzo de 2019

III. KAPITULUA


3.KAPITULUA- LA CONVIVENCIALIDAD

Zein da Illich-entzat zeremonia mito-poetikoen ondorioa? Zer proposatzen du alternatiba bezala?

Ez gara gai industrializaziorik gabeko gizartea imajinatzeko. Eskola zeremonia mito-poetiko bat da Illich-entzat. Gure kabuz ikasteko askatasuna proposatzen du.
Beste zeremonia mito-poetikoa: osasun-zentroak.
Alternatiba bezala? eskolan, negatiboak:

Ya no se puede concebir la modernidad más que en los términos de la institucionalización de los valores y en la expansión industrial.
Illich propone el ejercicio de una “imaginación creadora” que despierte “la conciencia de que existen otros y nuevos niveles de posibilidades humanas”.

Zer da Illich-entzat  “bizikidetasun” printzipoa ?

“Bizikidetasun” printzipioa da proiektu bat non erreminten estrukturetan inbertitzen da gizarte moderno bat sortu ahal izateko.
Bizikidetasunean, menpekotasun bat dago, Ikasteko eskolara joan behar gara. Ez dago oreka bat, zapalduta gaude erreminta
Eskola ez da konbibentziala.
Arlo sozialaren menpe bizi gara.
Illichek bi harreman mota irudikatzen ditu bere ingurugiroarekin? Zeintzuk? Zertan oinarritzen da bakoitza?

Harreman autonomoa: autogobernuak sortutakoa, balore (erabilera balio) batzuk sortu, pertsonalki erabiltzeko.Oinez ibiltzeko gaitasuna, kabuz idazteko gaitasuna.
Harreman heteronomoa: estructuras verticales organizan la vida alrededor del consumo de valores de cambio.(kotxea, eskola, )

“Bizikidetasun gizarteak” ekoizpen hetereonomo guztia ezabatu beharko luke? Nolako itzulpena izango luke honek hezkuntzan?

Illich-ek esaten du ekoizpenaren modu hetereonomoaren suntsitzeak, bi neurri aurrera eramatea eskatzen dituela? Zeintzuk dira horiek?

Bizitza kontsumismoan oinarritzen du modu heteronomoak. Rekonstrukzio bat garatu ahal izateko lanaren kontzepzio berri bat garatu behar dugu, lan konbibentziala. Alde batetik, erreminta industrialak ordezkatu behar dira erreminta konbibentzialekin. Beste alde batetik, baita merkantzia kontsumismoa ere banakako akzioaz ordezkatu behar da.
Eskolari mugak jartzea.
Liburutegiak oso konbibentzialak dira, ez dago menpekotasunik liburuekiko edo ezagutzekiko.

Zertan datza “ bizikidetasun gizarte” hori sortzeko neurri bakoitza? el trabajo convivencial se define por la equidad y por la autonomía creadora. Consiste en elegir un modo de vida que sustituya las herramientas industriales por herramientas convivenciales, y el consumo de mercancías por la acción personal. Y en el que la capacidad personal de moldear la propia vida no suponga el trabajo o consumo obligatorio.


Zer dakar deseskolaratzeak?

Deseskolaratzeak sustatzen du erabaki politiko bat hartzeko baldintzak bermatzea. Pentsatzea ea merezi duen eskolan teknologiak erabiltzea. Beste ikasteko modu batzuk bilatu behar dira.
Producir una nueva lógica del dinamismo social, romper con la lógica que se ha utilizado hasta ahora (solo si vas a la universidad tendrás un futuro profesional...)
Zein da Illich.en arrazionalitate utopikoaren azken zentzua?


Aurrerapen zientifikoen eta berrikuntza industrialen batura bat . Iritzi kriktikoa erabiltzea eta gizarteari ikuspera utopiko bat ematea baldin eta guztien iritzi kritikoa kontuan izanda.

domingo, 10 de marzo de 2019

PERFORMANCE 2

04-03-2019

Gaur astelehena, beste bi performance prestatu dituzte. Honako hauek Illich-en beste testu batean oinarrita zeuden. Lehenengo taldean, bi ilaratan banatu digu, eta esaldi batzuk esaten zituzten, guk memorizatu behar genituenak, eta gero beraiei esan behar genituen. Esaldia txarto esanez gero, ilaretatik botatzen zintuzten, eta ezin zenuen berriz saiatu.

Honekin adierazi nahi zuten ideia zen, hezkuntza batzuetan bideratzen digula guztiok berdina pentsatzera eta egitera, eta atal bat ezberdin esaten baduzu, hori okerra izango zela.

Bigarren performancean galdera pertsonalak egiten ziguten (Zein zen  gure janari gustokoena, gure kirola...) Pertsona orok gustu ezberdinak ditugu, eta guztiok esaterakoan txarto zegoela adierazten ziguten, eta hainbat aldiz eginez gero bilatzen zutena zen guztiok erantzun berdina izatea, guztiok alienatzeko eta libre pentsatzen ez usteko.

Performance honetan borobil bateak jarri ziguten eta ikasi genuen, saiatu behar garela besteongan influentzia ez izatera, pertsona ezberdinak gara sentitzen eta pentsatzen dugu ezberdin eta.

PERFORMANCE

14-02-2019

Gaurko klasean, talde batek performance bat prestatu du. Performance horrek Illich-en testu batean oinarrituta zegoen. Edo hobeto esanda Illich-en testua irakurri ondoren, performancaren ideia bururatu zitzaien,

Performance honetan lau pertsona hartu zuten parte, papera erabili zuten eta beraiek egindako kutxa batzuk (performancen sinpletasuna landuz). Paper bakoitzak hitz bat zeukan eta partaideok sailkatu behar genituen kutxa ezberdinetan, kutxetan jartzen zuen (hezkuntza, garraioa eta osasuna). Horrela egin genuen haiek bideratutako performancea, behin eta berriro errepiktuz.

Azkenik kontuan hartu behar zena, irakasleak esaten dizkizun gauza guztiak ez direla egin behar zen. Pertsona orok badaukagu gure kabuz pentsatzeko gaitasuna, esta Illich-ek ideia hori defendatzen zuen.

jueves, 7 de marzo de 2019

CURRICULUM EZKUTUA

07-03-2019

Kurrikulum ezkutua zer den ikasi dugu gaurko klasean, zer den eta zer mota dauden zahazki adierazteko. Kurrikulum ezkutua: ezkutuan ikasten ditugun ikasketei deitzen zaie, nahiz eta alderdi horiek curriculum ofizialean ez agertu. Horretarako irakasleak gure unibertsitatearen inguruenean eta bernealdean dauden mezu ezkutuei argazkiak ateratzea agindu digu eta hurrengo klasean aurkeztuko dugu.
Resultado de imagen de curriculum ezkutua

PORTAFOLIO

Didaktika kontzeptua zer den azaltzea oso zaila da, nahiz eta kontzeptuaren definizio zehatza, irakaskuntza-teknikak eta metodoak aztertzen ...