Atzo Ivan Illich filosofoak idatzitako 'La crítica de las herramientas' kapitulua irakurri ondoren, kapituluaren inguran galdera batzuk erantzun genituen gure ideiak ere emanez. Kapitulu horretan Illich gizarteko herremientez mintatzen da. Beraren ustez, erremintak gizakiak sortu duen oro (instituzio, objektu, etab.) da eta bi motatako baloreak daude: erabileraren balorea ('Valor de uso'), guk berez dugun hori, eta aldaketaren balorea ('Valor de cambio'), aldaketaren balorea. Adibide gisa, umeak ikasteko berez duen grina (erabileraren balorea) eskolak bahitzen edo kentzen dio (aldaketaren balorea). Galderak erantzun genituen bitartean, gure iritzia eman genuen, ikaskuntza askoz aberatsagoa bermatuz ikuspuntu ezberdinak ikusi egin genituelako.
Atzoko klasea oso interesgarria iruditu zitzaidan ez baitzen klasea emateko modu "arrunta", baizik eta denok batera eta elkarrekin ikas genezakeela konturatu nintzen, ikaskuntza kooperatiboa bermatuz eta aurrezagutzetan oinarrituta. Nire etorkizunean maistra bezala, hausnartzeko momentuak izan nahiko nituzke, umeek pentsamendu kritikoa lan ditzaten, baita gizarteaz gogoetak egin ditzaten ere. Hala ere, jakin badakit utopia dela ikasturtean zehar horretarako denborarik "ez dagoela", kontzeptu "garrantzitsuagoak" landu behar ditugulako; hala nola, gizarte, batuketak, teknologia, etab.
Lehen Hezkuntzan izandako irakasle batek izan zigun: "bai, badakit zein garrantzitsua den matematikak edo natur zientziak edota gaztelania jakitea. Hala ere, niretzat zuek hori jakitea baino askoz garrantzitsuagoa pertsona onak eta errespetutsuak izatea da". Esaldi hori entzun nuenean zazpi urte nituen arren, begiak ireki zizkidan eta gaur egun mementu hori gogoratzen dut.

Klasea amaitzeko, azken 20 minutuak bideo bat ikusten eman genuen: Beatriz Preciadoren 'Pienso, luego existo' elkarrizketa. Preciado filosofo feminista da, Queer mugimenduaren alde egiten duena. Bideoa ikusi ahala, bakoitzak hamar kontzeptu hartu genituen eskolaren papera gorputzaren normalizazioarekin lotu genezan.
Beatriz Preciado, 'Pienso, luego existo' |
No hay comentarios:
Publicar un comentario