miércoles, 13 de febrero de 2019

TOMBOY PELIKULA

2019-02-7

SINOPSIS: Tomboy pelikula ikusi dugu klasean, Tomboy pelikula, Laurek zuzentzen du, 10 urteko neska bat, bere gurasoekin auzo berri batera mugitzen dena. Bertan, lagun berriak eta udako pasarteak egiten ditu jokoen eta barreen artean. Alabaina, Laurek sekretu bat du, mutikoa izan nahi du; Michael izandatzen duena. Arriskutsuak diren egoerak sortuko ditu.

Eszena asko dauka pelikula honek baina zehazki, batean murgilduko naiz. Pelikulan arreta deitu didan eszena bat, izan da, Laurek bere lagunekin igeri egitera joango denean. Mutila zela adierazteko bere bainujantzia moztu zuen mutiko baten bainujantzia izango balitz bezala eta bere arreba txikiarekin plastilinarekin jolasten hari zen bitartean , zakila bat egiten hasi zen. Plastilinarekin zakila eratuz bainujantziaren barnean sartu zuen, horrela mutila zela adieraziz . Hori gogorra iruditu zitzaidan. Eszena horretan ikusten da, Laurek beldur dela bere lagunek neska bat dela jakiteaz, agian diskriminatzen dutelako.


Film hau, asko gustatu zait. Ikusi ahal delako ume baten ikuspuntutik, nola den zure sexuarekin bat ez egitea, eta sentimendu hori ezkutatzea baztertua iatearen beldur zarelako.
Nire ikuspuntutik jarrera horiek alde batera utzi beharko ziren, azken finean pertsonak gara eta guk eratzen dugu gure izaera, ez gara ez gehiago ez gutxiago neska edo mutil bat izateagatik.
Resultado de imagen de tomboy peliculaResultado de imagen de tomboy pelicula bañador

Laure eskuineko argazkian ikusi dezakegu moztu zuen bainujantziarekin.



No hay comentarios:

Publicar un comentario

PORTAFOLIO

Didaktika kontzeptua zer den azaltzea oso zaila da, nahiz eta kontzeptuaren definizio zehatza, irakaskuntza-teknikak eta metodoak aztertzen ...